XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Madril-Iruñea trenbideari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 110.1 artikuluan ezarritakoa betez, Martín Landa Marco Foru Parlamentari jaunak Madril-Iruñea trenbideari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzen da.

Galdera hori 1994ko irailaren 15eko 53 Zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1994ko azaroaren 12a

Lehendakaria: Javier Otano Cid

ERANTZUNA

Ezker Batuak galdera hau egin zuen: Zer neurri garatzen ari da edo garatuko du Nafarroako Gobernuak RENFEko zuzendaritza Madril-Iruñea tren lerroa mantentzeari buruz hartu zituen konpromezuak beteko dituela bermatzeko?

Galdera horri eta galderaren aurreko kontsiderazioei erantzuteko, ondoren datorren txostena aurkezten da.

Txostena

1. Aurrekoak

1992ko azaroan, Herrilan eta Garraio Ministerioko Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiak idazki bat bidali zion Nafarroako Foru Komunitateari RENFE-k eginiko eskabideari buruzko txosten bat eskatuz; RENFE-k zerbitzuak aldatzeko baimena eskatzen zuen, eta aldaketa horren barruan proposatzen zuen Madril-Iruñea egiten duen Estrella delako trena (800-803) kentzea 1993ko otsailaren 1etik aurrera.

Bidaiarien urritasuna zela eta lerroak sortzen zuen deficit-a zen neurri hau arrazoitzeko erabilitako argudiobidea, 1992 urtean zehar batazbeste 49 bidaiarik erabiltzen baitzuten lerroa.

Urte bereko abenduaren 1ean Herrilan, Garraio eta Komunikazio Kontseilariak idazki horri erantzun zion, Zerbitzu hau kentzeak gure Komunitateari zer nolako kalteak eragingo zizkion adieraziz, eta bere jarraipenaren aldeko arrazoiak emanez.

Foru Komunitateko elkarte eta batasun asko agertu zen ekimen honen alde

1993ko urtarrilaren 27an, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Kontseilariak bilera bat egin zuen RENFE-ko zuzendaritzarekin, bileran U.G.T. eta C.C.O.O sindikatuen ordezkariak ere egon zirelarik.

Bilera hartan RENFE-k, Nafarroako Gobernuak hala eskaturik, zerbitzua ematen jarraitzeari eutsi zion, eta bi Erakundeek lerroaren deficit-a finantziatzeko modua elkarrekin aztertuko zutela erabaki zuten.

Diru galera, trenbide enpresaren arabera, 55 milio pezetakoa zen.

Urte hartako martxoaren 22an beste lan-bilera bat egin zen, bi Erakundeen ordezkarien parte hartzearekin.

Bilera hartan garbi geratu zen ezin zitekeela Nafarroak deficit-a kentzen lagunduko zuela diferentzia ordainduz adosten zuen hitzarmen bat izenpetu, halako zerbitzuetan tipo honetako ekimenik galeratzen zuen 1991ko uztailaren 29ko Europako Komunitateen Kontseiluaren Jarraibide bat bazegoelako, eta, hortaz, bestelako irtenbiderik bilatu beharra zegoen.

Bestalde, Nafarroako ordezkaritzak zerbitzuaren egiazko deficit-a ebaluatzeko beharrezkoa jotzen zituen agiriak eskatu zituen, ezein konpromezu hartu baino lehenagoko urratsa bezala.

RENFE-k, gaur arte, ez ditu ofizialki eskatutako agiri horiek bidali.

2. Zerbitzua kentzeko proposamen berria

Aurtengo abuztuan, Herrilan eta Garraio Ministerioko Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren idazki bat jaso da, berriz ere gure Komunitateari txosten bat eskatuz, zeri buruz eta RENFE-k eginiko eskabide berriari buruz, zeinetan zerbitzu hau irailaren 25etik aurrera kentzeko baimena eskatzen baita.

Idazkiarekin batera bidaltzen diren agirietan 1993 urtean eguneko 26 bidaiari atera zirela Iruñetik esaten da, 92an 49 izan ziren bitartean, baita ustiapenaren deficit-a urtean 100 milio pezetakoa dela ere.

Halaber, betetze-maila txiki horren arrazoia bidaiatzeko moduan eman den ohitura aldaketa dela adierazten da, Iruñeak Madrilekin duen harremana egunez gauzatzen baita, dela errepidez, Soriatik igaroz, dela trenez, Zaragozatik pasatuz.

Agiri hauek ikusirik, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak hartutako ekinbidea ondoren datozen neurrietan zehazten da:

1. Idazki bana bidali dira Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioko Lurreko Garraioaren Zuzendari Nagusiari zein RENFE-ko Ibilbide Luzeetako Gerentziako Zuzentzaileari, Nafarroako Gobernuaren kentze honekiko erabateko ezespena garbi adieraziz eta Departamentuak eginiko txosten baten kopia erantsiz, non biltzen baitira aukerako irtenbideak, gure iritziz hartzen ahalko liraketeenak lerro honi eusteko kostuen gutxiagotzeari esker.